Funverako langileek kontzentrazioa egin dute lantegiaren aurrean. LAB sindikatuak egin du deialdia eta salatu du enpresa ez dela lan akordioko bigarren proposamena betetzen ari. Akordeio horretan 2010 eta 2013 urteen bitartean, kontratazio berriak egin behar izatekotan lan erregulazio espedientean kaleratutako langileak lehenetsiko zirela adostu zen. Enpresak erabakiko zuelarik ze kontratu mota egin.
LABek dioenez enpresaren egoerak hobera egin du, lana sartzen ari da eta enpresak kontratazioak egin ditu. Batzuk lan erregulazio espedientean kaleratuako langileak izan dira, baina berriki kontratatu diren bi langile espedientea baino lehen kanpora joan zirenak direla salatu du.
Erabaki horren atzean arrazoi ideologikoak daudela salatu nahi du LABek. “Enpresak pertsona konkretu bat ez du kontratatu nahi, langile borrokalaria izan delako, LABeko ordezkaria izan delako eta Bilduko hautagaia azken udal hauteskundeetan”. Kaleratu ziren 47 langileek bizitako egoeraren ondotik justua dela adostutako akordioa errespeta dezaten exijitzea erran du LABek.
Argi utzi nahi dute LABek ez duela diskriminaziorik onartuko kaleratutako lankideekin eta ez dutela ezer ere sartu berri diren langileen kontra. Diskriminazio horren amaiera komite guztiearen betebeharra dela erran dute.