Uztailean zehar Berako Larun-Haizpe merkatari elkarteak berriz ere balkoi lehiaketa eginen du. Laugarren edizioa izanen du aurtengoa. Hilabete osoan ibiliko dira epaimahaia osatzen duten partaideak Berako auzoetan zehar herriko balkoirik ederrenak aukeratzeko.
Epaimahia bi argazkilarik, zinegotzi batek, Larun-Haizpe elkarteko kide batek eta loredendari batek osatuko dute. Uztailaren 29an erranen dute sarituak nor diren, Berako plazan 20:30etan eginen eginen den aukeraketan.
Bertzalde, Larun-Haizpe merkatari elkarteko dendariek lau opari sortaren zozketa eginen dute uztailaren 29an. Uztailaren 4n hasi ziren bezeroen artean opari txartelak banatzen eta uztailaren 23ra arte banatuko dituzte txartelak. Opari sorta bakoitzak 150 euro inguruko balioa izanen du.