Uztailaren 5ean egin zuen Berako Udalak batzordeak osatzeko bilera. Lehenik azken aktaren onarpena egin zuten eta ondotik erabaki zuten hilabeteko hirugarren ortzegunetan eginen direla ohiko udalbatzak.
Udalari dagokion autoantolaketa ahala dela eta hauek dira lan batzordeak osatuko dituzten zinegotzien banaketa.
- Euskara: Garazi Taberna (batzordeburu) , Jon Abril.
- Garapena: Jon Abril (batzordeburu), Santiago Alzuguren, Jose Mari Telletxea
- Gizarte gaiak: Jaione Andueza (batzordeburu), Garazi Taberna, Isidora Agirre.
- Hirigintza: Marisol Taberna (batzordeburu), Jon Abril, Jose Mari Telletxea, Santiago Alzuguren.
- Kirolak: Fernando Berasain (batzordeburu), Jose Manuel Portu.
- Kultura: Andrea Gouraud (batzordeburu), Jaione Andueza, Isidora Agirre, Juan Losa.
- Mendia eta Ingurumena: Fernando Berasain, Jose Manuel Portu (batzordeburuak)
- Ogasuna eta Langilegoa: Marisol Taberna (batzordeburu), Jose Mari Telletxea, Isidora Agirre, Juan Losa.
Batzordeen osaketaz gain udal eskumeneko kide anitzeko organoetara joan behar duten udal ordezkariak ere izendatu zituzten.
- Hiri hondakinen mankomunitatea: Fernando Berasain, Jose Manuel Portu.
- Euskara mankomunitatea: Jon Abril eta Garazi Taberna.
- Oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatea: Jaione Andueza, Andrea Gouraud.
- UEMA: Marisol Taberna, Jon Abril, Garazi Taberna.
- Zonaldeko osasun kontseilua: Jaione Andueza.
- Musika eskola: Jon Abril, Jose Mari Telletxea, Isidora Agirre, Juan Losa.
- Ricardo Baroja ikastetxe publikoa: Fernando Berasain.
- Toki Ona institutoa: Marisol Taberna.
- Mukixu haur eskola: Jaione Andueza.
- Labiaga Ikastola: Adrea Gouraud.
- Jesusen Bihotza ikastetxea: Marisol Taberna. - Cerdena-Garalur: Jon Abril.
- Borondatezko suhiltzaileak: Marisol Taberna.
Bilera bukatzeko lizitazioan dauden obretako kontratazio mahaiaren bokalak izendatu zituzten. Lehendakaria Marisol Taberna izanen da eta bokalak Jose Mari Telletxea eta Santiago Alzuguren.