Nafarroako foruzainek Lesakako Sanfermin bestetan 71 droga konfiskazio egin zituen uztailaren 6tik 10era egin zituen kontroletan. 2011ko datuek iazkoa hirukoizten dute, izan ere 2010. urtean 25 konfiskazio egin baitziren. Aurtengoan droga kontrol zorrotzagoak ezarri dituzte, foruzainen txakurren unitateko taldea egon baita kontroletan.
Herri segurtasuneko zazpi kontrol egin dituzte foruzainek Lesakan, guztira 160 pertsona identifikatu dituzte eta 140 ibilgailu miatu.
Drogen konfiskazioak gora egin duen bitartean, lapurrentengatik egindako salaketak jaitsi egin dira. Hurrengo egunetan salaketaren bat egon badaiteke ere, foruzainek orain artean salaketa bakarra jaso dute Lesakako Sanferminetatik. Iaz 3 izan ziren lapurretengatik egindako salaketak eta 2009an bost izan ziren.