2.030 txirrindularik parte hartu zuten La Miguel Indurain proban

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 8a

Jon Bru ere irteerako zinta mozten aritu zen. TTIPI TTAPA

Xabi Aranguren igantziarra gailendu da ibilbide luzean

 

 

Club Ciclista Berata­rra elkarteak XX. urtez­ antolatutako La Miguel Indurain txirrindularitza probak partehartzaile marka gainditu zuen ekai­naren 25ean. Denera, 2.030 txirrindulari abiatu ziren Beratik. Horietatik 1.279k 113 kilometroko ibilbide laburra osatu zuten, tartean, Miguel Indurain berak, Marisa Lopez de Goikoetxea bere emazteak eta Miguel Indurain semeak. Ber­tze 751ek 186 kilometroko ibilbide luzea aukeratu zuten.

Antolatzaileek Bernard Hinault eta Eddy Merckx ere gonbidatuak­ zituzten, Atarrabiakoak bezala Frantziako 5 Tou­rren irabazleak direlako, baina ez ziren Berara azal­du. Baina bi txapeldun handiak ez etorriaga­tik, alde guzietako txi­rrindulariak ageri ziren: Frantzia, Espainia, He­rrialde Katalanak, Italia...

IBILBIDE luzea

Proba luzean Xabi Aran­guren igantziarra nagusitu zen (05:15:32). Sopuertako Ra­­fael Perez San Jose eta Iruñeko Eñaut­ Otxoak­ osatu zuten podiuma. Aipagarria da Luciano Mitxelena le­sa­ka­rraren lana: 55-64 urtekoetan erraz irabaz­teaz­ gain, 19. izan zen sailkapen oroko­rrean. Emakumezkoetan, hiru bakarrik ausartu ziren ibilbide luzea osatzera. Horien artean, Basauriko Virginia Lotina nagusitu zen (06:52:07). Paula Gonzalez bilbotarra minutu eta erdi beran­dua­­go helmugaratu zen eta Zumarragako Nekane Lasa 20 minutura.

Ibilbide laburra

Proba laburrean, Gernikako Antonio­ Al­cañi­zek iaz galdu zuen 2008­tik zeukan marka, baina aurten marka be­rria eza­rri du (02:54:26). Sprintean, Ikaztegietako Anjel­mari Acedo eta Iruñeko Jochen Krügermeyerri nagusitu zitzaion. Joan den urtera arte ez zuen inork hiru ordu azpitik egin ibilbide laburra, baina aurten 45 lehenbizikoek lortu dute. Emakumeetan, Ana Monreal iruñearra izan zen garaile (03:21:50) eta kasik 9 minutuko aldea atera zien Idoia Mujika eta Ainara Pacheco gipuzkoarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun