Bestabusa martxan izanen da Sanferminetan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 7a

Aurtengo lehendabiziko bestabusa Lesakako sanferminetan paratuko da. Artxiboko argazkia

Asteburuan eskainiko du zerbitzua

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaaren ekimenez, Bestabusa zerbitzua izanen da bortz herrietako bestetan. Lehen zerbitzuak Lesakako Sanferminetan eskainiko ditu. Uztailaren 8an eta 9an, ortzirala eta larunbata.

Lesakara joateko, Arantzatik 21:45ean abiatu­ko da lehen autobusa eta 23:30ean bigarrena; Igantzitik 22:00etan eta 23:45ean;Etxalartik 21:15ean eta 00:00etan; eta Beratik 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan.

Itzulerakoak suhiltzaileen aparkalekutik aterako dira, 03:30ean eta 06:30ean Etxalar, Igantzi eta Arantzara joateko eta 03:30ean, 04:30ean, 06:00etan eta 07:00etan Berara.

Bortzirietako gainontzeko herrietako bestetan ere izanen da ere Bestabusa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun