Uztailaren 23an eginen da Xabi Telletxea BTT jaitsiera

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 6a

Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da

Iragarri bezala, uztai­laren 23an, larunbatarekin eginen da Biltoki elkarteak antolatutako Mendi Bizikleta Jautsiera, aurten Xabi Telletxea zenaren izena hartuko duena. Gainera, Euskadiko Openerako saio puntuagarria izanen da.

Goizean izen-emateak eta entrenamenduak eginen dira. 08:30etik 12:00etara izanen da ho­rre­tarako aukera. Parte hartzeko 15 euro ordain­du beharko dira eta dor­tsalarekin 20 euro. Arra­tsaldean hasiko da proba. 15:00etatik aitzi­nera bi txanda izanen dira. Ibilbidea urterokoa izanen da: Fraingo antenatik abia­tu eta herrira jeitsi ur de­positu zaharrean barna. Horrez gain, 12:30­ean Xabi Telletxea zenari omenaldia eskainiko zaio Frainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun