Apezetxeatarrak La Miguel Indurain bizikleta proban

Nerea ALTZURI 2011ko uztailaren 5a

Josemari TELLETXEA

Erran beharrik ez dago, Apezetxea anaiek afizio haundia dutela bizikletarako. Eta ekainaren 25ean egin zen Berako La Miguel Indurain proban ere ederki moldatu zi­ren. 113 kilometroko ibilbidea elkarrekin egin zuten Asierrek eta Iñigok, 2 ordu, 59 minutu eta 40 segundoz. Iñigo 24 urtez azpikoen kategorian irabazle izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun