Euskara Batzordeak ekitaldi ederra burutu du San Juan bezperan euskara erabiltzen duten denda eta ostatuak eskertuz

Aitor AROTZENA 2011ko uztailaren 5a

Aitor AROTZENA

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, San Juan bezperan ekitaldi berezia burutu du Euskara Batzordeak. Aurten, Lesakan erosketak euskaraz izenburupean zorionak eta mila esker eman nahi izan dizkiete euskararekin konpromisoa hartu duten denda, zerbitzu eta ostatuei. Arretxea eta Ote karriketan etxeen izenekin errotuluak paratu zituzten, akordeolari eta txistulari taldeen laguntzarekin. Gero, komentuan jaialdi berezia izan zen. Bertso eskolako neska gazteek antzezlana eskaini zuten bertsotan, abesbatzak ere bizpahiru kantu eskaini zituen, akordeoilari taldeak bezala eta musika bandak txaranga lana bete zuen. San Juan suak ere piztu ziren eta hantxe ibili ziren saltoka neska-mutikoak. Ezpatadantzariek ere, Sanferminetarako entsaioa egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun