Herriko Etxean zortzi urtez lanean aritu ondotik, hurrengo lauetan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala lan eginen duela jakinarazi du Onin Udal Taldeak. Lau arlotan oinarrituko da bere lana: kultura, ingurumena, boluntariotza eta berdintasuna. Udal berriari zorionak eman ondotik, batzordeak irekitzen baditu parte hartuko duela jakinarazi du Oninek eta horretara animatu ditu herritarrak ere. Talde honen ustez, Udalak ongi funtzionatuko du taldean lan egiten bada, eta horretarako borondatea izatea aski da.
Zortzi urte hauetako esperientzia gogorra bezain aberasgarria eta esker onekoa izan dela aipatu du Oninek eta oroitzapen berezia izan du Fermin eta Koterekin.