Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, ekainaren18an jokatu zen lehenbiziko aldiz emakumezkoentzako krosa, Altzateko besten barne. 26 parte hartzaile izan ziren eta denen artean, Kristina Arbues igantziarra nagusitu zen. Hasieratik abantaila hartu eta erraz egin zituen sei kilometroak (22:46). Bigarren Irene Almandoz beratarra gelditu zen (25:07) eta hirugarren Oihana Almandoz lesakarra (26:53).