Bestabusa ibiliko da bortz herrietako bestetan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 5a

Aurtengo lehendabiziko bestabusa Lesakako sanferminetan paratuko da. Artxiboko irudia.

Asteburuetan eskainiko da batetik bertzera ibiltzeko

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekimenez, Bes­t­abusa zerbitzua izanen da bortz herrietako bes­t­etan.

Sanferminetan, hilaren 8an eta 9an izanen da.Le­sa­­kara joa­te­ko, Aran­tza­­tik­­ 21:45ean abiatu­ko da lehen auto­bu­sa eta 23:30­ean biga­rrena; Igantzitik 22:00­etan eta 23:45ean; Etxa­lartik 21:15ean eta 00:00­etan; eta Beratik 22:00­etan, 23:00­­­­etan eta 00:00­etan. Itzu­lera­koak suhil­tzai­leen aparkalekutik aterako dira, 03:30­ean eta 06:30ean Etxa­lar, Igantzi eta Aran­­tza­ra joateko eta 03:30­­­ean, 04:30ean, 06:00­etan eta 07:00­etan Be­ra­­ra.

Berako bes­­­te­tara abuz­­tuaren 5ean eta 6an paratuko­ da auto­busa eta Aran­tza, Igan­tzi eta Etxa­lar­tik Le­sa­kara bezala abiatuko dira, baita itzu­li ere. Lesa­katik 22:00­­­etan, 23:00­etan 00:00­etan abiatuko dira eta 03:30­ean, 04:30­ean, 06:00­etan eta 07:00­etan itzu­li.

Aran­tza eta Etxalarko bes­tetan, abuztuaren 13an eta 14an, bide hau eginen dute: 20:45­ean, 23:15­ean eta 05:30­ean Be­ra­tik abia­tu­z, Bera-Lesaka-Etxa­­lar-Igan­tzi-Arantza. 02:30­­­­­ean ber­tze bat aterako da Etxa­­lartik, Igan­tzi pasa­tu eta Aran­tzara joateko. Itzulerako autobusak Aran­tzatik 21:45­­ean, 00:15ean (hau Etxa­­larrera), 03:00­etan eta 06:30­ean abiatuko dira Igan­tzi-Etxa­lar-Lesaka-Bera ibilbidea eginez.

Igantziko bestetan ere izanen da zerbitzua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun