Hiru domina eskuratu ditu Irati Otxoteko txirrindulari lesakarrak Espainiako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 5a

Irati Otxotekok zilarrezko bi domina eta brontzezko bat golkoratu ditu Tafallan. Utzitako argazkia

Junior mailako pistako txapelketa jokatu zen uztailaren 1etik 3ra Tafallan

Irati Otxoteko Arlegi, 17 urteko txirrindulari lesakarrak emaitza bikainak lortu ditu asteburu honetan, uztailaren 1etik 3ra Tafallan burutu den Espainiako junior mailako pistako txirrindularitza txapelketan. Iratik ezin izan zuen urrezko dominarik eskuratu, baina hiru domina lortu zituen, zilarrezkoa 500 metroko lasterketan eta abiadura proban eta brontzea keirin modalitatean.

Hiruak ere modalitate aski ezberdinak dira eta hiruetan ongi moldatzen dela erakutsi du bere garaian Berritxako taldean hasi eta gaur egun Telcom taldearekin ari den lesakarrak.

500 metrokoan, geldirik abiatzen dira txirrindulariak, abiadurako proban berriz, abiadazko irteera egin ondotik, 200 metro egiten dituzte norgehiagokan eta keirin modalitatean, azkenik, txirrindulariek zortzi itzuli ematen dizkiote pistari, 5 eta erdi moto baten gibelean eta azkeneko bi terdiak motorik gabe, eta Iratik aipatu digunez, “bakoitzak bere taktika erabiltzen du gainerakoei irabazten saiatzeko”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun