Ekainaren 25 eta 26ko asteburuan Espainiako Skeet Olinpiko kopa txapelketa jokatu zen Mallorcan. Bero handia pasatu zuten Antonio Javier eta Itsaso Fagoaga aita-alabek, baina emaitzak ikusita “merezi izan zuela” aipatu digu Itsasok. Izan ere, emakumezkoetan Espainiako kopa irabazi zuen Itsaso Fagoagak eta Antonio Javier zazpigarren izan zen sailkapen orokorrean, finalean sartzeko plater bakarrera gelditu zen. Bigarren kategorian, berriz, txapeldun izan zen Antonio Javier Fagoaga.
Orain, Sanferminak Espainiako selekzioarekin kontzentraturik eman beharko du Itsaso Fagoagak Irunen eta gero, uztailaren 11n Esloveniara joanen da, Munduko Kopan parte hartzera.