Abel Barriola izan zen Lesakako pilota eskolaren denboraldi bukaeran

TTIPI TTAPA 2011ko uztailaren 4a

Abel Barriolak pilota eskolakoekin argazkiak atera zituen, beti bezain irrifartsu. Aitor Arotzena

Arkupeko pilotari gaztetxoek hainbat partida jokatu zituzten

Urtero bezala, San Ferminen aitzineko asteburuan, denboraldi bukaerako jaialdia antolatu zuen Lesakako Arkupe pilotazale elkarteko pilota eskolak. Iñaki Arretxea eta Tomas Otxotekoren erranetara, 4 urtetik 14 urtera bitarteko 33 bat mutiko aritu dira aurtengoan, eta horien lana erakusteko jaialdia egin zen uztailaren 2an, larunbat arratsaldean udal pilotalekuan.

Urtero bezala, San Ferminen aitzineko asteburuan, denboraldi bukaerako jaialdia antolatu zuen Lesakako Arkupe pilotazale elkarteko pilota eskolak.

Iñaki Arretxea eta Tomas Otxotekoren erranetara, 4 urtetik 14 urtera bitarteko 33 bat mutiko aritu dira aurtengoan, eta horien lana erakusteko jaialdia egin zen uztailaren 2an, larunbat arratsaldean udal pilotalekuan. Ttikienak punttuan aritu ziren eta gero, binaka nahiz buruz buruko partidak jokatu ziren. Bera eta Igantziko pilotariek ere parte hartu zuten jaialdian.

Behin partidak bukatuta, pilotari guziek oroigarri bana jaso zuten. Horretarako, espreski etorri zen Leitzatik Abel Barriola pilotari profesionala. Berekin batera, Santiago Oiartzabal Arkupe elkarteko presidenteak eta Peio Etxabide Lesakako alkateak eman zituzten sariak, mutikoen pozerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun