Labiaga Ikastolako langileek lehen sorospen ikastaroa jaso dute

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 30a

12 orduko ikastaroa hartu dute ikastolako langile eta gurasoek. Labiaga Ikastola

Ikastaroa egin dutenek sorosle titulua jaso dute

Ikasturtea bukatzearekin batera Labiaga ikastolako langileek lehen sorospenen inguruko ikastaro bat jaso dute. Amaia Irazoki Haur Hezkuntzako koordinatzaileraren arabera, klaustro mailan ikusi zuten eremu honetan ikastaro baten beharra zegoela, “haurrekin lan egiten dugun guztiok gerta daitezkeen hainbat egoeraren aitzinean nola jokatu jakin behar genuke”.

Fundación Zona Miocardioren elkartearen eskutik jaso dute ikastaroa. Irakasleek parte hartzeaz gain, ikastolako gainontzeko langileek ere parte hartu dute, baita gurasoeek ere. Ikastaroa egin ondotik sorosle titulua jasoko dute.

Bi egunetako ikastaroan larrialdien aurrean nola jokatu azaldu diete, itolarri, erorketa eta bihotzekoen aurrean bertzeak bertze. Erea berean desfibriladorea erabiltzen ere ikasi dute eta sorosle titulua izanda erabiltzeko baimen ofiziala izanen dute Labiagako langileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun