Asier Gogortza argazkilari beratarrak erakusketa eskainiko du Erroman

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 30a

Concrete Lanscapes, gaur egun erabiltzen ez diren bunker militarretan egindako argazki bidaia da. Utzitako argazkia

Italiako hiriburuan izanen da uztailaren 1etik 3ra

Asier Gogortza argazkilari beratarraren Concrete Landscapes erakusketa izango da gaur hasi, uztailak 1, eta uztailak 3a bitarte Erroman, Dipartimento di Lingua e Cultura Basca dell'Upter eta Euskara Kultur Elkarteak antolatuta. Erakusketa Forte Prenestino zentro sozialean ospatzen den Occhirossi - Festival di fotografia indipendente-n ikusi ahal izango da.

Concrete Landscapes gaur egun erabiltzen ez diren eta zenbait kasutan paisaian bermoldatu diren bunker militarretan egindako argazki bidaia da. Asier Gogortzak “pin hole” kamerak balira erabiltzen ditu porlanezko bunkerrak. Barruko pareta horietan islaturik geratzen da kanpoko paisaiaren irudia eta Gogortzak esposizio luzeko argazkiak egiten dizkie irudioi. Modu hortan, naturari ebatsi eta naturatik zurgatutako argiek, porlanezko hormak moldatzen dituzte, batuketa metafora harrigarri batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun