Lehen Hezkuntzako seigarren maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten ari diren ikasleei zuzenduta hip-hop ikastaroa antolatu du aurten ere Berako Labiaga ikastolak, Berako Udalaren laguntzarekin.
Ikastaroa uztailaren 18tik uztailaren 22ra arteko astean eginen da Kultur Etxean, 11:00etatik 12:30era. Izen emateko 012 telefonora deitu behar da uztailaren 12a arte. Ikastaroaren prezioa 2 eurokoa da eta ordainketa, lehenbiziko egunean egin beharko zaio irakasleari.