Lesakako Zarandia auzoan ere bestak izanen dira asteburu honetan. Uztailaren 1ean, ortziral arratseko 20:00etan altxaferua botako da eta Giltzarri Abesbatzak emanaldia eskainiko du. 21:00etan, Barbaridades dantza latinoak izanen dira, Barbaroren eskutik eta 22:30etik aitzinera kontzertua Askatu taldearekin.
Uztailaren 2an, larunbat goizeko 10:00etan altxaferua eta txistularien kalejira izanen dira. 10:30ean gosaria goiko plazan. 11:00etan haurrentzako jokuak eta tailerrak izanen dituzte. 12:30ean txupinazoa, alboko auzoko alkateei harrera eta Zarandionen jautsiera. 13:00etan kalejira eta trikipoteoa eginen dira. 14:00etan auzoko bazkaria eginen da Beheko Plazan. Horretarako Koxkilan eman behar da izena. Bazkalondoan berriz, hainbat joku izanen dira; bingoa, kantu zaharrak, jokuak, pañuelito, sagar dantza, sokatira… 19:00etako tanborradaren ondotik, 19:30ean dantzaldia izanen da Beheko Plazan. 23:00etan, berriz, su artifizialak eta gauez besta eta anbiente inoresionantea iragarri dituzte antolatzaileek.