Larunbateko ‘La Miguel Indurain’ probak kasik bi mila txirrindulari espero ditu Beran

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Txirrindulari beteranoek ere gogoko dute proba honetan parte hartzea. Artxiboko argazkia

Atarrabiako txirrindularia 20. edizio honetan izanen da, ez ordea Hinault eta Merckx

La Miguel Indurain Nazioarteko Txirrindularitza probak hogeigarren edizioa beteko du larunbat honetan, ekainaren 25ean Beran, eta urtero bezala, bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea –186 km–, eta laburra –113 km–. Lehenik, 08:30ean ibilbide luzeena aukeratzen dutenak abiatuko dira Eztegara pasealekutik. Sunbilla, Doneztebe, Mugairi, Almandoz, Belate (hornidura-gunea), Olague, Egozkue, Urtasun, Eugi, Artesiaga (hornidura), Irurita, Ziga, Belate (hornidura), Arraizko Benta, Iraizoz, Larraintzar, Orokieta, Orokietako gaina (hornidura), Saldias, Urrotz, Doneztebe eta Sunbillatik pasatuko dira, berriz ere Beran helmugaratzeko.

Hogeigarren edizioaren karietara, Miguel Indurainek bezala XX. Mendean bosna Tour irabazi zituzten Bernard Hinault eta Eddy Merckx gonbidatuak zituen CC Beratarra talde antolatzaileak Berara. Hain zuzen, uztail hondarrean Tourra dela eta nahiko konpromiso izaten dituztelako ekainera aitzindu egin dute aurtengoan proba, baina halere, bi txapeldun handiak ez dira Beran izanen. Baina igandean, Internet bidez izen emateko epea bukatu zenean, 1.800 txirrindulazalek bere partehartzea konfirmatua zuten. Antolatzaileek ezarritako gehieneko kopurua 2.000 partehartzailekoa denez, ekainaren 24ean, ortziral arratsaldeko 15:00etatik 21:00etara Berako Toki Ona kiroldegian jarriko duten bulegoan apuntatu ahal izanen dira oraindik izen eman gabekoek.

CC Beratarra antolatzaile taldeak behin eta berriz errepikatzen du proba ez dela konpetitzeko, baina beti izaten da lehiakortasun hori erakusten dutenak eta garaipenaren bila joaten direnak. Ibilbide luzeko markarik onena Mikel Azparrenek egin zuen 2007an, 5 ordu eta 10 minutuko denborarekin. Palmaresean, lau aldiz garaipena lortu du Kantabriako Ivan Santurdek, 2003, 2005, 2006 eta 2008an. Iaz, Angel Vazquez Iglesias Lazkaoko profesional ohiak irabazi zuen.

Gero, 09:00etan, ibilbide laburrenekoak abiatuko dira eta ibilbide berdintsua eginen dute Belatetik jautsi arte. Orduan, eskuinera hartuko dute Ultzama aldera eta Orokietan barna, berriz ere Berara bueltatuko dira. Ibilbide laburrean denborarik onena iaz lortu zuen Asier Fernandez donostiarrak, lehen aldiz 3 orduetatik jautsi baitzuen (2:58:12). Izan ere, iazko bortz lehenbiziko sailkatuek 3 ordu baino guttiago behar izan zituzten ibilbide laburrena osatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun