Martin organujoleari omenaldia

Nerea ALTZURI 2011ko ekainaren 23a

G. PIKABEA

Martin Ibarrolak merezitako omenaldia jaso zuen joan den maiatzaren 29an, organu berritzearen inaugurazio egunean. Herriko txistulari izateaz gain (iazko herriko bestetan omenaldia jaso zuen) organujole ere bada. Inork baino hobeki ezagutzen du elizako organua Martinek. Berak bakarrik jakinen du zenbat ordu eskaini dizkion instrumentu honi. Asteburuetako nahiz astetartetako ohiko, bestetako, hiletetako, ezkontzetako… elizkizun aunitzetan korukoen lagun izan da Martin. Ez bakarrik organua jotzen, baita kantari gisa ere. Urteetan borondatez egindako lana eskertzeko omenaldi xumea egin zitzaion Martini. Oroigarria jaso zuen eta bere emazteari, Maria Josefari, lore sorta eman zioten. Eskerrak aunitz Martin. Orain aspaldixkotik, Gregorio Mitxelenak hartua du lekukoa. Astebururo herriko kantarien lana berak organua joz laguntzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun