Barnetegiak

Nerea ALTZURI 2011ko ekainaren 23a

Uda ailegatu orduko, AEK-ko barnetegiak izaten dira. Aterpean, guzia­ prest dago uztaila eta abuztuan barnetegiak hartzeko. Lau talde izanen dira, lau hama­bor­tzal­ditan banatuta.

Bertzalde, AEK-k Eus­­kal Herria oinez nahiz bizikletaz gurutza­tzeko egonaldiak antola­tu ditu. Bizikletarena, uz­tai­laren 30ean Urduñan hasiko da eta abuz­­­tua­ren 14an Zarau­tzen akautu. Azken urteetan be­zala, etapa baten bukaera eta hurrengo eguneko etaparen hasiera Arantzan izanen da.

Antolatzaile batekin solasteko aukera izan dugu eta herriko harrera goraipatu zuen behin baino gehiagotan. Anto­la­tzen bada, jakin ezazue, AEK ibiltariak txi­rrindu­lariak ekarriko dituela he­rrira abuztua hasieran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun