Ikasturtea akautzear dago eta aste honetan eskolako ikasleek udako oporrak hartuko dituzte. Horrela, irailera bitarte, bi hilabete pasatxoko atsedenaldian izanen dira. Mugimendua nabarituko da inguruetan, gaztetxoak dauden bazterrak nabarmenak baitira. Uztailean 15 neska-mutikok goizetako entretenimendua izanen dute. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Dindaia fundazioarekin batera udaleku irekiak antolatu baititu uztailaren 4tik 29ra bitarte. 10:00etarako bilduko dira eta egunez egun hainbat gauza eginen dituzte.