Igerilekuko lanak

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Igerilekuko mantenimendu, garbiketa eta funtzionamendu lanez arduratzeko deialdi bat baino gehiago egin behar izan ditu aurten Udalak arduraduna kontratatzeko. Finkatutako epeetan ez zen proposamenik aurkeztu, baina azkenean Anuntxi Txoperena Matxikote he­rritarrari esleitu zaizkio lanak, 1.900 eurotan.

Akats zuzenketa

Aitzineko aldizkarian, udal igerilekuak ekainaren 15ean irekitzekoak zirela argitaratu zen, baina konturatuko zinetenez, lehenagotik zabaldu zituen ateak. Ekainaren 11n ireki zen eta irailaren 10era arte ho­rrela egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun