Jubilatuen bazkaria

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Urtero bezala, jubila­tuek bazkaria eginen duten Sanjuan Egunean. Meza entzun ondotik, 14:00etan zahar etxean­ bazkalduko dute eta baz­karira joan nahi dutenek juntakoei jakinarazi beharko diete. Baz­kaldu ondotik, Joxeanjel akor­deoilariarekin dan­tzaldia izanen da.

60 lagun inguru bildu ohi dira egun horretan. Gainera, berezia izaten da egun hori erre­tira­tuen­tzat. Udalak eta zahar etxeak bazkariaren zati­ bat ordaintzen dute eta gainerakoa bazkideek eurek egiten dute.

100 bat bazkide ditu gaur egun elkarteak eta juntan sei kide dira. Jose Arburua lehendakaria da, Amalia Sein lehendakariordea eta bokalak, berriz, Carmen Hita, Migel Hita, Manuela Sein eta Esperanza Eltzaurdia. Urtero kideen erdiak berritzen dira zuzendaritza batzordean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun