Ortziral honetan eginen da Sanjuan Xarreko aurtengo lehenbiziko besta

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Jubilatuek bazkaria eginen dute elkartean

 

 

Sanjuanak ailega tzearekin batera, tradizio haundiko besta egiten da Sanjuan Xarren. Herritarrak ez ezik, kanpoko jende aunitz bil tzen dituena. Aurtengoa gainean dugu, ortziral honetan baita Sanjuan Eguna, ekainak 24, eta horrekin emanen zaio hasiera Sanjuan Xarreko denboraldiari.

Egun horretan, 12:00 etan Martin Lega rra apezak meza emanen du eta ondotik he rriko dantzariek euren saioa eskainiko dute. Ohiturak agintzen duen bezala, oinak busti eta hiru iturrietatik ura edateko aprobetxatuko dute eguna bildutakoek, baita tragoxkoa bat hartu, pintxoren bat jan edota erros kilak erosteko ere. Hortik aitzinera, uztaileko igande guztietan meza izanen da Sanjuan Xarren, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun