San Juan bezperako ekitaldia prest du Euskara Batzordeak

Aitor AROTZENA 2011ko ekainaren 23a

Azken urteetako ohiturari eutsiz, San Juan bezperan ekitaldi berezia antolatu du Euskara Batzordeak. Aurten, Lesakan erosketak euskaraz izenburupean zorionak eta mila esker eman nahi dizkiete euskararekin konpromisoa hartu duten denda, zerbitzu eta ostatuei. Zehazki, euskararen aldeko pauso ohargarriez ari da Euskara Batzordea, herrita­rrok hobekuntza gisa an­tzematen ditugunak. Lehenbiziko hitza euskaraz errateko ohitura, agiriak eta fakturak euskaraz egitea, errotulazioa eta papertegia euskara­tzea, barne dokumentuak, kontratuak eta nominak euskaraz izatea…

19:00etan Arretxea eta Ote karriketan etxeen izenak paratuko dituzte eta 20:00etan komentuan ekitaldia, berendua, San Juan sua eta jaialdia izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun