Toki Ona institutuko 31 ikaslek gainditu dute aurten selektibitatea. Bigarren batxilergoan 2010-2011 ikasturtean 40 ikasle izan dira eta 35 ikaslek gainditu dituzte ikasketak ohiko deialdian eta horietako 32 aurkeztu ziren unibertsitatera sartzeko probetara.