Gure Txokoa Dantza Taldearen eskutik egiten diren helduentzako dantza ikastaroak ohi baino beranduago izanen dira aurten, irailean eta urrian. Ortziraletan eginen dira.
Bertzalde, Sanesteban besten aitzinetik egiten den Larrain dantzaren entsaioan ez da aldaketarik izanen. Bestak baino aste bat edo bi lehenagotik eginen dira. Entsaio hauetan edozeinek parte har dezake.