Sarako errugbi zelaian lagunarteko futbol partida bat jokatu zuten Sarako Olhain eta Berako Labiaga ikastoletako zenbait ikaslek ekainaren 4an. Futbol partida guraso batzuen ekimenari esker jokatu zen, Euskal Herriko bi aldetako haurren arteko loturak indartzeko beharra ikusita. Bi ikastoletako neska-mutikoekin osatutako taldeek ederki pasatu zuten, apartako giroarekin eta eguraldi ezin hobeak lagunduta. Azkenean, eta garrantzitsuena ez bada ere, saratarrek irabazi zieten Labiagakoei (6-3). Bukaeran bi ikastoletako gurasoek berendua prestatu zuten eta errebantxarako data jarri, hau Beran jokatuko baita hurrengo ikasturtearen hasieran.