Bortz herrietatik Frainera presoen aldeko mendi martxak egin dira

TTIPI-TTAPA

Fraingo kaxkoan bat egin zuten bortz herrietatik abiatutako mendi ibilaldiek. Utzitako argazkia

Bildutakoek espetxe politika salatu dute

Bortzirietako herrietatik euskal preso eta iheslari politikoen aldeko mendi mar­txa egin zen Frainerat joan den maiatzaren 29an.

Arantzatik Isolamendurik ez! lemapean, Beratik Biziarteko zigorrik ez!, Etxalartik Iheslariak etxe­rat!, Igantzitik Euskal presoak etxerat!, eta Lesakatik Iñaki askatu! lemarekin, he­rri­ko semea den Iñaki Fagoagaren askatasuna alda­rrikatzeko. Fagoagak zigorraren hiru laurdenak beteak ditu, beraz, legez kalean behar luke.

Eguerdi aldera Frain kaxkorat ailegatu ziren. Txalapartaren doinuarekin hasi zen ekitaldia, eta on­dotik inguruko euskal preso eta ihes­larien­ senide eta lagunei au­rres­kua dan­tzatu zi­tzaien. Segidan, Anmistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek hi­tza hartu zuen, euskal preso politikoen kontrako espetxe politikoa gero eta makurragoa dela salatzeko, eta horrekin akau­tzeko modu baka­rra he­rri presioa areagotzea dela aldarri­ka­tuz. Asteotan egitekoak ziren Egin dezagun bidea deitutako he­­rri ba­tza­rretara joateko gonbitea egin zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun