Baratze ekologikoa nola egiten den ikasteko aukera izan dute ikastolan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Baratze ekologikoa nola egiten den ikasi dute Labiaga ikastolako ikasleek. Utzitako argazkia

Ingurumen gaietan haurrak sentsibilizatu nahi izan dira

Gazte gaztetatik hau­rrek elikadura eredu osasungarri baten berri izan dezaten, Aiala Zubieta eta Marga Matxiarena herritarrak izan ziren Labiaga ikastolarari beraien ba­ratze ekologikoarekin lan­keta bat egitea propo­­sa­tu ziotenak: «garrantzi­tsua­ iruditzen zaigu umeak ttikitatik ingu­ru­men gaietan egoki hezi­tzea eta hor ikusi genuen­ Euskal Herrian ekono­mi­koki nahiz soziokulturalki hain garran­tzitsua izan den nekazaritza ume­ei hur­biltze­ko aukera. Helburua umeak ongi pasatuz eta naturarekin kontaktuan egonik, gai hauetan sentsibili­za­­tzea da. Ikastolari proposatu genion ea gurekin lanketa bat­ egin nahi ote zuten eta erantzuna baiez­­koa izan zen», kontatu digu Zubietak.

Maiatz aldera hasi ziren ikasleekin lanean. Lehen Hezkuntzako ikasleekin lau saiotan banatu­ta dagoen urte osoko proiek­tu bat dute eskuar­tean, urtaro bakoitzeko bat. «Helburua, ikasteaz gain, ongi pasa­tzea denez, baratzera eramaten ditugu ikasleak. Hasieran azalpen batzuk ematen diz­kiegu urtaro horretan baratzean egiten denari buruz, eta gero, beraiek praktikan jar­tzen dute». Hala, letxugak landatu edota lekak ereiteko aukera izan dute. Hori bai, beti «pozoien ordez­ko bertze alternatibak prak­ti­­kan jarriz». Eta gerora, uz­ta jasoko dute, eta hazi­tegiak egin eta zaindu. Eta DBHko ikasleekin, ikastolan egin dute saioa, azalpen eta jola­sen­ bidez bara­tze eko­lo­gikoa nola egiten den esplikatuz. Baratzean ere ibili dira guztia praktikan ikuste­ko.

Orain arte eginikoarekin kontent dago Zubieta. Are gehiago, ikasleek «hagitz ha­­rrera ona» izan dutela kontuan hartuz. «Bi taldeak adi egon dira eta jo­ko, praktika eta edo­zein­­ galdera egiterakoan parte hartu dute. Hagitz esperientzia ona izan da, guretzat behinik behin bai».

Ikasturte honetakoa bu­katutzat eman badute­ ere, badituzte asmo gehiago. Lehen Hez­kun­­tza­koe­kin oraindik lehen saioa egin dute eta hu­rrengo ikasturte­rako hiru saio falta zaizkie. Ho­rrez gain, «hu­rren­­go urteei begira, bai DBH eta bai Lehen Hez­kuntza­koe­kin ere, aukera­rik bada, segitzeko asmoa daukagu». Hala erran­ digu Zubietak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun