Toki Ona institutuan ikasketak bukatzen dituztenei orlak banatuko zaizkie

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 23a

Ekainaren 24an, ortziral arratsaldeko 19:00etan izanen da ekitaldia Berako Kultur Etxean

Berako Toki Ona Institutuak ekitaldi akademikoa antolatu du ekainaren 24rako. Ortziral arratsaldeko 19:00etan hasita, ikasturte honetan beraien ikasketak bukatzen dituzten ikasleei errekonozimendu orlak emanen zaizkie Kultur Etxean. Guztira 52 ikasle izanen dira, horietatik 40 batxilergoa bukatu dutenak eta 12 Lanbide Heziketa bukatu dutenak.

Ikasle, irakasle eta familiez gain, Bortzirietako ikastetxeetako ordezkariak ere gonbidatuak daude ekitaldira. Orain arte behin bakarrik egina zuen Toki Ona Institutuak halako ekitaldirik, duela 9-10 urte. Ikasturte honetan zuzendaritza talde berria hasi da lanean eta orla banaketa ekitaldia berriz ere berreskuratzea pentsatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun