Lehen aldiz antolatu zuten nesken krossa Altzateko besten barruan. 26 parte hartzaile izan ziren guztira. Kristina Arbues igantziarrak irabazi zuen. Hasieratik abantaila hartu eta erraz egin zituen ibilbideko 6 kilometroak, 22 minutu eta 46 segundutan egin zituen. Bigaren lekuan iritis zen Irene Almandoz beratarra, 25 mintutu eta zazpi segunduko denborarekin eta hirugarren postuan Ohiana Almando izan zen 26 mintutu eta 53 segunduko denborarekin.
Giro polita izan zen lasterketan eta jendeak aunitz hurbildu zen lasterketa ikustera. Bukaeran sari eta opari banaketa egin zen Altzateko plazan.