Tantirumairu Dantza Taldeak 30. urteurreneko bazkaria eginen du

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 16a

Lesakako Tantirumairu Dantza taldeak 30 urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, bazkaria antolatu dute ekainaren 18rako, larunbata. Bazkaria Koxkontan izanen, 14:30ean jarri dute elkartzeko ordua.

30 urte hauetan modu batean edo bertzean dantza taldearen parte izan direnak elkartu nahi dituzte, haur, guraso eta lagunak gonbidatuz. Eguna borobiltzeko bazkalondoan musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun