Neskentzako Krossa Altzateko Bestetan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 15a

Ekainaren 18an, larunbata, Berako Altzate auzoko bestetan Neskentzako I. Krossa antolatu dute.

Parte hartu ahal izateko ezinbertzekoa izanen da 12 urte izatea. 19:00etan hasiko da eta irteera eta helmuga Altzateko plazan izanen dira.

Sei kilometroko ibilbidea izanen du lasterketak. 2,25 kilometrotako zirukituari bi itzuli eta bertze kilometro bat gehiago egin beharko dute korrikalariek.

Izen ematea doan izanen da eta 18:00etatik aitzinera egin ahal izanen da. Bukaeran sari banaketa, zozketa eta parte hartzaileendako luntxa izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun