Izokin arrantzarako denboraldia itxi da 39. arrantzatuta

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 10a

Izokin arrantzarako denboraldia bukatu da Aitor AROTZENA

Ekainaren 8an arrantzatu zuen Jose Martinez Irurek

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak bukatutzat eman du Bidasoa ibaiko izokin arrantzaren kanpaina. Ekainaren 8an, asteazkena, arrantzatu zen 39. izokina, hori baitzen aurtengorako baimendutako gehienezko kopurua.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak bukatutzat eman du Bidasoa ibaiko izokin arrantzaren kanpaina. Ekainaren 8an, asteazkena, arrantzatu zen 39. izokina, hori baitzen aurtengorako baimendutako gehienezko kopurua.

Aurtengo kanpaina maiatzaren 1ean hasi zen eta egun berean arrantzatu zen Lehenbizikoa, Jose Mari Mitxelenak egin zuen. Azkena berriz Jose Martinez Irurek, 5, 820 kilo eta 82 zentrimetroko izokina arrantzatu zuen. Denboraldi honetako izokin handiena Ernesto Gaintzak harrapatu zuen, zortzi kilo eta 91 zentrimetrokoa. Ekainaren 2a izan zen arrantzako egun onena, sei izokin arrantaztu baitziren.

2010eko azaroan 500 izokin kontatu ziren Berako arrain hazkuntza zentruan. 2009an baino gehiago kontatu zituztelako ezarri zuten muga 39 izokinetan. 40 zentrimetro baino gehiago neurtu behar dute. Lehengo urtean 20 izokinekoa izan zen muga.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun