La Miguel Indurain martxa ekainaren 25ean eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 10a

Zunzarren, Arbeloa, Irazoki, Indurain eta Diaz de Rada, La Miguel Indurain probaren aurkezpenean. Utzitako argazkia

Dagoeneko 1.700 txirrindulazalek emana dute izena eta ekainaren 19an bukatuko da epea

Ekainaren 9an aurkeztu zuten Iruñean, Club Ciclista Beratarrak antolatutako La Miguel Indurain Zikloturista ibilaldiaren hogeigarren edizioa. Ekainaren 25ean eginen da Beran eta azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, 113 eta 186 kilometroko bi ibilbide izanen ditu aukeran.

Ekainaren 9an aurkeztu zuten Iruñean, Club Ciclista Beratarrak antolatutako La Miguel Indurain Zikloturista ibilaldiaren hogeigarren edizioa. Ekainaren 25ean eginen da Beran eta azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, 113 eta 186 kilometroko bi ibilbide izanen ditu aukeran.

Hasiera batean, Miguel Indurainekin batera, Frantziako Tourra bortz aldiz irabazi dituzten Eddy Merckx eta Bernard Hinault espero zituzten Beran, baina aurkezpenean aipatu zutenez, ez dirudi hau posible izanen denik.

Aurtengoan, lehen aldiz, bakar-bakarrik Internet bidez izen emateko aukera eman dute eta dagoeneko 1.700 txirrindulazale apuntatu direla jakinarazi dute. Gehieneko muga 2.000 partehartzailetan jarria dute eta izen emateko epea ekainaren 19an bukatuko da.

Dagoeneko izena emana duten artean, profesional izandako txirrindulariak daude, Casero anaiak bezala (Espainiako Itzulia irabazi zuen horietako batek). Modu berean, irteeran izanen da Serafin Zubiri kantari nafarra. Itsua denez, bere tandemean aterako da Zubiri.

Aurkezpen ekitaldian, Foruzaingoko Mario Zunzarren, Kirol eta Gaztediaren Institutuko Nacho Arbeloa, CC Beratarrako Enrique Irazoki, Miguel Indurain bera eta Rural Kutxako Carmen Diaz de Rada izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun