Eskerrak aunitz Bilduren izenean

Nerea ALTZURI 2011ko ekainaren 7a

Datu onak lortu ditu Arantzako Bildu tal­deak­ udal hauteskundeetan. Partehartzea %72,58koa izan da eta bo­toen %95,65 bereganatu du Bilduk. Eta emaitzarekin kontent, Aran­tzako Bil­duren lantaldeak eske­rrak eman nahi izan dizkie maia­tza­ren 22ko udal eta foru hauteskundeetan Bilduren alde egin zuten herritar guztiei. Euskal Herri mailan ere, hagitz emaitza onak eskuratu ditu Bilduk Aran­tzan eta horregatik ere eske­rrak eman nahi ditu. Ibilbide berria gogo­tsu eta ilusioz hasteko prest dago eta bide batez, edozein herritarren hitza aditzeko eta iritziak jasotzeko prest daudela jakinarazi dute Bildu­tik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun