Hainbat sari eskuratu dituzte herriko gaztetxoek berriki. 10 urte dituen Maiana Seinek, erraterako, bi sari irabazi ditu: Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketan A mailan bigarren saria eskuratu du eta Miranda Argako Euskararen Eguneko ipuin sariketan lehenbiziko saria. Miranda de Argako lehiaketan Naroa Arriada herritarra ere saritua izan da, hirugarren sariarekin. Eskolak, berriz, aipamen berezia jaso du lehiaketa horretara aurkeztutako lan kopuru altuagatik.