Haurraren Egunarekin emanen diote ikasturteari bukaera eskolan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Joxean ORTEGA

Ikasturte bukaera hurbiltzen ari da eta horren seinale, eskolako neska-mutikoak­ kanpaldiak egiten ari dira. Donostia, Beire, Lizarra, Zuaza... Hainbat txoko ezagu­tze­ko aukera izan dute aurten ere. Halere, ikasturtea bukatu aitzinetik ateral­di eta ekitaldi gehiago izanen dituzte. Ekainaren 17an, Leurtzako urte­gietara joanen dira­ eguraldi ona egiten badu eta txarrarekin Bertizko Natur Parkera. Ekaina­ren 21ean, berriz, Haurren Eguna eginen dute. Bertzeak bertze, puzgarriak izanen dira eta horrez gain, eskola utziko duten seigarren mailakoei agurra eginen zaie. Guraso Elkarteak antolatuta, ikasle eta irakasleentzako bazkaria eginen da gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun