Heldu den asteazkenean hasiko da igerilekuen denboraldi berria

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Irailaren 15era arte egonen dira irekita

Hurrengo asteazkenean, ekainak 15, zabalduko ditu igerilekuak ateak eta irailaren 15era arte egonen da irekita. Beti bezala, uda osorako, bi edo hiru hilabeterako eta eguneko sarrerak izanen dira aukeran. Herrian erroldatuek eta ez errol­datuek prezio desberdina izanen dute.

Uda osorako

•18 urtetik gora: 37 euro herrian erroldatuek eta ez erroldatuek 63 euro.

• 11-18 urte: 25 euro eta 42 euro ez erroldatuek.

• 4-10 urte: 17 eta 28 euro ez erroldatuek.

Egun baterako

• 18 urtetik gora: 5 euro.

• 11-18 urte: 3,50 euro.

• 4-10 urte: 2,50 euro.

Bi hilabete

• 18 urtetik gora: 33 euro erroldatuek eta 56 euro ez erroldatuek.

• 11-18 urte: 21 euro eta 35 euro ez erroldatuek.

• 4-10 urte: 14 euro eta 24 euro ez erroldatuek.

Hilabete bat

• 18 urtetik gora: 21 euro herrian erroldatuek eta ez erroldatuek 35 euro.

• 11-18 urte: 17 euro eta 28 euro ez erroldatuek.

• 4-10 urte: 11 euro eta 19 euro ez erroldatuek.

15 lagunetik gorako taldeentzat eta familia ugarientzat deskontuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun