14 eta 18 urte bitartekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen maiatzaren 27an Iruñean. Hamar bertsolari gaztek hartu zuten parte Txantreako Euskaldunon Biltoki Elkartean egin zen saioan eta Josu Sanjurjo lesakarrak lortu zuen lehen postua. Manolo Arozena bertsolariak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari ohiak jantzi zion txapela aurtengoan txapelketa nagusian ere parte hartu duen bertsolari gazteari. Bigarren postua Irati Majuelo iruindarrarentzat izan zen. Bi bertsolari hauek izanen dira Nafarroako ordezkariak ekainaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Sanjurjorekin batera, Mikel Telletxea Antzizar ere aritu zen finalean.