Bere multzoko lehen sailkatua izanik, Ohorezko Mailara igotzea lortu du Beti Gazteko talde nagusiak, denboraldi bikain baten ondotik. Bertze multzoko irabazlearen kontra, Urolaren kontra, finala jokatu zuen maiatzaren 21ean Beasainen, baina 1-0 galdu zuen. Beraz, ezin izan zuen denboraldia txapeldunaren tituluarekin borobildu. Kadete mailako taldeak ere igoera lortu du aurten.