Irain ikastetxe publikoko eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek elkarlanean antolatutako Haurraren Eguna ederki ospatu zuten herriko neska-mutikoek. Komentu inguruan jarritako puzgarri, bizikarts eta garai bateko jokuetan ibili ziren, eguzkia lagun. Arratsaldean musika eta berendua izan zuten.