Ikasturtea agurtzen hasiak dira herriko bi ikastetxeetan zenbait ekitaldirekin. Irain eskola publikoan, 6. mailako ikasleek Herodoto antzeslana eskaini zuten ekainaren 3an eta ekainaren 10ean, bide hezkuntza saioa antolatu dute goizean zehar. Ikasturte bukaerako besta, berriz, ekainaren 21ean eginen dute. 09:00etatik 13:00etara herri kirolak, jokuak, txistorrada, sari banaketa eta bertze ekintzak izanen dituzte.
Tantirumairu ikastolan, ekainaren 1ean Txoko Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zuten. Ekainaren 17an, Pipergorri aldizkaria argitaratuko dute eta ikasturte bukaerako besta ekainaren 25ean izanen dute. 11:30etik aitzinera, guraso eta laguntzaileek paellak prestatuko dituzte eta gero paella jatea eta bertzelako animazioak izanen dituzte.