Bortz urte bete ditu aurten Kaxerna Gaztetxeak eta urteurrena behar bezala ospatzeko hainbat ekitaldi egiten ari dira astelehenaz geroztik. Igandera bitarte izanen dira gehiago ere. Asteartean, hilak 7, 18:00etan haur jolasak eta 19:00etan pailazoak izanen dira. Asteazkenean, 18:00etan Palestinari buruzko hitzaldia izanen da eta 21:00etan herriko produktuekin afaria. Ortzegunean, 18:00etan pin pon txapelketa eginen da eta 21:00etan zinea. Ondotik, zorronka gaua izanen da. Ortziralean, euskal dantza tailerra eginen da 18:00etan eta 22:00etan trikitixa gaua eta irrintzi lehiaketa. Egun haundia, halere, larunbatekoa, hilak 11, izanen da. 10:00etan mural margotzea eginen da; 12:00etan euskal presoen aldeko topa; 14:00etan urtebetetze bazkaria (txartelak Errekalden eta Katakun salgai, ortzegunera arte bortz eurotan); 18:00etan kalejira-poteoa eginen da; 20:00etan makarronada afaria eta 21:00etan kontzertuak Whiskey mama eta talde sopresa batekin. Igandean, azkenik, 18:00etan kontzertu sorpresa izanen da.