Altzate inguruko hirigintza planaren aldaketa behin betiko onartu du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Itxura hau hartuko luke Altzate inguruak, hirigintza plan aldaketaren arabera. Utzitako irudia

Horrela, 18 BOE eta aparkaleku gehiago eginen dira

Altzaten 56 bizitza eta 162 aparkaleku egiteko aukera emanez, hirigin­tza­­ planaren aldaketa behin betiko onartu du Udalak. Erabakiak eremu ho­rretarako lehendik aurrei­ku­sia zegoen egitasmoan aldaketak ekarri ditu, aparkaleku eta bizi­tza­ gehiago eginen baiti­ra.

Lehenago, Babes Ofizialeko sei etxebizitza aurreikusiak zeuden eta onartu berria den plan aldaketarekin, guttienez 18 eginen dira eta etxe­bizitza kolektibo libreak­ 38 izanen dira –lehen 18 ziren aurreikusiak–. Al­tzateko aparkaleku arazoak moldatzeko, aparkaleku kopurua ere igo eginen da. Guztira 88 aparkaleku publiko eta 84 pribatu eraikitzeko asmoa dago –lehen 86 publiko egitea zegoen au­rreikusia–.

Josu Iratzoki alkateak adierazi digunez, «erre­­ka bazterrean eremu berde zabal bat eginen da eta eremu hau Altzate karrikarekin lo­tze­ko oinezko bide bat ere bai». Zubi batzuk ere aldatu beharko direla gaineratu digu alkateak, uholdeen ondorioz sor daitezkeen arazoak ttikitzeko. Bajuetan bizitzak ere izanen dira eta «ez da bajo­ komer­tzialik aurrei­kusi».

Bertzalde, lehen zor­tzi bifamiliar eraikitzea aurreikusia zegoen, baina aldaketa onartu ondo­tik, ez da bakar bat ere izanen.Hori izan baita aldaketaren oinarria. «He­rrigunea ez genuen egokia ikusten etxebizi­tza bifamilia­rrak eraiki­tze­ko, lur aunitz okupa­tzen dutelako eta ez delako eredu jasangarria herrigunean egiteko. Hauen salneurria ere hagitz altua da. Horren ordez, bizi­tza dentsitate gehiago sartu da, lurra hobeki aprobetxatzeko asmoz», azaldu digu Ira­tzo­kik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun