Banatu dira XXIV. Baztan-Bidasoaldeko bertsopaper lehiaketako sariak. A mailan, lehen saria Lesakako Ane Telletxearentzat izan da (Apeza maritua) eta bigarrena Igantziko Maiana Seinentzat (Margoketa). B mailan, Azkaineko Aitor Etchechur-Servier izan da garaile (Oharkabean) eta bigarren saria bitan banatua gelditu da: Doneztebeko Jon Aldabe (Hilketa gertatu da) eta Beatriz Maritorenarentzat (Bearzana frontoia) izan baita. C mailan, Aitor Arotzena lesakarrarentzat izan da sari nagusia (Miraria Lourdesen) eta bigarrena Ioar Tainta lesakarrarentzat (Gernika).