Nafarroako Bertsozale Elkarteak hezkuntza arautuan antolatzen duen bertsopaper lehiaketaren barne, Bortzirietako bertsopaper sarien banaketa egin da berriki. 3. eta 4. mailan lehenbiziko saria Lesakako Tantirumairu ikastolako Uxue Mesarentzat izan da eta 5. eta 6. mailako lehendabiziko saria ikastetxe bereko Paulo Ramosentzat. DBH 1 eta 2. mailan, Labiaga Ikastolako Urki Txoperenak eskuratu du sari nagusia eta 3. eta 4. mailan, Toki Ona institutuko Ainara Etxabidek.